XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eta honen arrazoia ere ematen du (taktika hauzia alde batera utziaz, noski): .

Lehen esandakoa gogoan baldin badugu, badakigu zertan oinarritzen diren egoeraren bi analisi desberdin hauek.

6.23. Maurice Clavel-en iritzia
Clavel-en Qui est aliéné? (7) liburua bi aldiz irakurtu dut berrikitan.

Clavel filosofaria da, eta ultra-ezkertiarra.

Eta eskuindarrei sinesten badiegu bederen, gaurko Frantziako ezkertiar berrien guraso, Sartre-rekin batera.

Clavel-ek gizona alienaturik ikusten du.

Baina ez marxismoak salatzen dituen arrazoi berengatik.

Non dagoke, bada, nor-galtzearen iturburua?.

Denborari bagagozkio, orain berrehun urte.

Egungo gizartearen gaitza horrez gero datorkigu.

Modernutasuna bera da hemen tirokatzen dena, ez beste deus.